XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

G. Certaco emana da Penitentcia hori?.

I. Emana da Bekhatuarentzat Jaincoari satifatceco; erran nahi baita Bekhatuac Jaincoari egin laidoaren erreparatceco.

G. Certaco behar da Jaincoari satifatu, Bekhatua barkhatu izan ondoan?.

I. Ceren Absolucioneac, Bekhatua barkhatcean, ez baitu barkhatcen Bekhatuari zor zaion pena gucia; bainan bakharric, eternitateco pena denbora bateco penetara baitu canbiatcen.

G. Cofesorac eman Penitentcia aski da, Jaincoari osoki satifatceco?.

I. Ez, ez da aski; egin behar dire oraino bertce zonbait obra saindu, nola baitire Othoitza, Amoina, Barura eta gaineraco Mortificazioneac.

G. Satifa dezokegu Jaincoari, heldu zaicun nahigabez?.

I. Bai, pacientciarekin eta penitentciazco chedez hartcen baditugu.

G. Cer gerthatuco zaiote bici huntan Bekhatuetzat osoki satifatu ez dutenei?.

Purgatorioetan satifatuco dute anhitz dorpheagoac diren penez.

G. Elizac laguntcen gaitu Jaincoari satifatcen?.

I. Bai, laguntcen gaitu bereciki asco Othoitz edo obra onentzat Indulientciac emanez.

Dabilen penitentcia Bekhatua izan ondoan (II Reg XIII et seq).